MODENA PROIEKTUA

Castellano
Deep_learning-a

MODENA proiektuak 21 hilabeteko iraupena du, 2018ko apirilaren 1etik 2019ko abenduaren 31ra. Hauek dira proiektuaren fase nagusiak:

  • 1. fasea: Kontzeptualizazioa eta eskakizunak zehaztea. Fase honetan, proiektuaren irismena finkatuko da; horretarako, garatuko diren prototipoak non aplika litezkeen definituko da, eta zer eskakizun izango dituzten zehaztuko.
  • 2. fasea: Ikerketa eta garapena. Fase honetan, batetik, jakintza berria eskuratzeko lanak egingo dira, eta, bestetik, aplikatu egingo da jakintza hori, kalitatea zenbatesteko prototipoak garatuko baitira.(desarrollo de prototipos de traducción automática neuronal avanzada)
  • 3. fasea: Baliozkotzea eta zabalkundea. Fase honetan, 1. fasean zehaztutako eskakizunak oinarri harturik 2. fasean garatutako prototipoak baliozkotuko dira, eta emaitzak zabaltzeko eta balizko ustiapenerako zereginei ekingo zaie.

Proiektuaren jarduerak ageri dira jarraian, lan-paketeka multzokatutako zereginen bitartez zehaztuta.

  • 1LP: PROIEKTUAREN KOORDINAZIOA LP honen helburua da proiektuari tresna eraginkor bat jartzea bazkideak eta zereginak koordinatzeko, bermatuko duena garaiz egitea proiektuaren kudeaketa tekniko eta ekonomiko-administratiborako egin beharreko zeregin guztiak. Halaber, LP honi dagokio proiektua eskarian aurreikusitako baldintza tekniko eta ekonomikoen arabera gauza dadin lortzea eta hura dokumentu bidez egiaztatzea onartutako laguntza eskuratzeko; horretarako, proiektuaren jarduerak kontrolatu beharko dira, eta arriskuak, desbideratzeak, aukerak eta birplanifikazio-premiak identifikatu.
  • 2LP: BALDINTZAK ETA BALIABIDEAK. Lan-pakete honen helburua hau da: zehaztea eta prestatzea 3LP, 4LP eta 5LP lan-paketeak martxan jartzeko behar diren baldintzak eta baliabideak.
  • 3LP: DATUAK MODELATZEA. Lan-pakete honen helburua hau da: datu-modelatzea ikertzea eta garatzea, NMT sistemen kalitatea eta estaldura hobetzeko. Lanak datu-modelatzearen zenbait alderdi hartzen ditu kontuan, eragin potentzial handia dutenak sistemen kalitatea eta estaldura hobetzeko. Alderdi nagusi bakoitza hemen deskribatutako zereginetan islatzen da.
  • 4LP: SAREAK MODELATZEA. Lan-pakete honen helburu nagusia hau da: sare neuronalen ereduak ikertzea eta garatzea, itzulpen neuronaleko prozesuak ezaugarritzeko arkitektura ezberdinak aztertuz. Bigarren mailako helburuen artean, hauek daude: helburu nagusia lortzeko tresnak eta metodoak egokitzea eta zabaltzea, eta proiektuaren esparruan garatutako metodoen arrakasta neurtzeko balioko duten oinarrizko ereduak eta eredu aurreratuak garatzea.
  • 5LP: EMAITZAK BALIOESTEA. Lan-pakete honen helburua proiektuaren emaitzak balioestea da. Atal hauek ditu: balioespen-prozesua diseinatzea, probak egiteko datuak prestatzea, eta 3LPan eta 4LPan garatutako sistemen kalitatea ebaluatzea.
  • 6LP: EMAITZAK ZABALTZEA, TRANSFERITZEA ETA USTIATZEA. Lan-pakete honen helburua da emaitzak maila akademiko eta industrialean zabaltzea eta ustiatzea. Lehen kasuan, ikerketa-zentroak arduratuko dira hori egiteaz; bigarren kasuan, berriz, enpresetako I+Gko unitateak. Lan-pakete honen helburu nagusia da aztertzea zer eragin duen proiektuak industrian, Ametzagaiña eta ISEAra elkartutako enpresei egindako emaitzen transferentziaren bidez eta ustiapen komertzialaren aurreikuspenen lehen analisi baten bidez.